Sagardoa lagun, Udaberritxotx! jaia izango da apirilaren 21ean

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 13a, 14:00

Eingeinke Elkarteak antolatuta, Udaberritxotx! jaia izango da apirilaren 21ean. Udaberriari ongi-etorria emateko jaia, herri dena elkartzeko asmoz antolatu dute Eingeinkekoek, eta bide batez, euskara sustatzea dute helburu. Horretarako, ekintza ugari izango dira egun osoan zehar.

Egunari hasiera emateko, 13:00etatik aurrera, Astigarragako eta Aiako sagardo mota ezberdinak probatzeko aukera izango da; Artola, Bereziartua, Etxebarria, Petritegi eta Izeta (Aia), eta hauei laguntzeko pintxoak ere izango dira Fernando Eskoriatza plazan. (Sagar zukua ere egongo da).

Txartelak domekara arte

Ondoren, herri bazkaria izango da, 15:00etan. Eguraldi ona egiten badu plazan, eta txarra egiten badu, berriz, Joseba Iñurrategi frontoian. Menua, aldiz, honakoa izango da; Entsalada, Eusko Label saiheskia parrilan, postrea, kopa eta ogia.

Helduek, 10 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, 5 euro. Hala, bazkarirako txartelak Inkernu eta Goxo Txiki tabernetan erosi daitezke. Hauek erosteko azken eguna domeka –apirilak 15– honetan izango da.

Bazkalostean, herriko bertsolariak izango dira, eta ondoren, aulki joko erraldoia egingo da 18:00ak aldera.

Bide Batez musika taldea plazan

19:30etatik 21:00ak arte, berriz, Bide Batez Trikitixa taldea izango da plazan, eta 22:00etatik aurrera ere jarraituko dute.

Egitaraua:

13:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak
15:00 Bazkaria
Menua: Entsalda eta saiheskia.
Prezioa: Helduak: 10 €. Haurrak 5 € (12 urte arte) – Txartelak salgai: Inkernu eta Goxo Txiki
Bazkalostean: Bertso saioa
18:00 Aulki joko erraldoia
19:30 Erromeria Bide Batez taldearekin
22:00 Erromeriak jarraituko du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak