Indianoen diruarekin eraikitako etxeei bisita, zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 11a, 12:07
Jose Arana gunea.

Zapatuan, Eskoriatzako zenbait eraikin historiko bisitatzeko aukera izango da. Indianoen diruarekin eraikitako etxeak, hain zuzen ere.

Errosario Santuko Ospitalea, gaur egun Huhezi fakultatea dena, XVII. mendearen hasieran eraikia; San Pedro eliza, XVIII. mendearen bukaeran eraiki zena; Ganuza edo Gaztañaudi jauregia; eta Zalbidegoitia jauregia, gaur egun kultura etxea dena bisitatuko dute bertaratzen direnek. Gainera, Ganuza jauregian, ezkutatuta dagoen altxor bat ikusteko aukera izango da: XIX. mendeko paper margotuak, hain zuzen ere.

Bisita gidatua 12:00etan hasiko da, Ibarraundi museoan, eta izena eman nahi dutenek Debagoieneko Mankomunitatera deitu (943 79 64 63) edo posta elektronikoa bidali beharko dute, helbide honetara: turismo@debagoiena.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak