Gipuzkoako Foru Aldundiak egin beharreko konponketa lanak hasi bitartean, herritarrek bidegorria erabili ahal izateko, behin behineko egonkortze lanak egiten ibili dira egunotan; baina gaurko lur-jausiaren ostean, diputazioko teknikariak egon dira bertan eta bidea ixtea erabaki dute.
Maldan behera jausi daitekeen lurrak eusteko jarrita daude hormigoizko blokeak, baina ezegonkorra den ezponda behin betiko egonkortzeko lanak burutuko dituzte orain. Pasa den astean diputaziotik jakinarazi zenez, guztira 2.262 metro koadroko azalera egonkortuko da, ezponda eusteko horma bat jarriz. Proiektuaren aurrekontua, berriz, 471.825 eurokoa da, eta hiru hilabetetan egingo dituzte lanok. Aurrekontua, Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura departamenduen artean finantzatuko dute.