Gaur, arratsalde osoan ekintza ugari antolatu dira, eta honakoa izango da egitaraua: 14:20an hasiko da ikasleen krosa Fernando Eskoriatza plazan. Bertan, ikasleak elkartuko dira, eta mailatan banatuta, zirkuitu bat egingo dute herriaren erdialdean. 15:30ean karaokea egingo dute, eta ostean, jolasak, eskulanak, tailerrak… Honekin batera, horma irudi bat ere margotuko dute udaletxean esekitzeko, eta 17:30etan, ekitaldi nagusia hasiko da.
Herri krosa, 18:00etan
18:00etan, herri krosa –dortsala euro bat– abiatuko da, eta segidan, kalejira egingo dute Arizmendikoek eta Bernat Etxepare ikastetxetik etorritako ikasleek. Bukatzeko, batutako dirua Baionako lizeoko kideei emango diete.
Errepidea moztuko da erdigunean
- 14:00 – 19:00 bitartean Antsoategiko biribiletik Arbiñosteko bidegurutzera bitarteko erdiguneko errepidea autoen trafikorako itxita egongo da.
- 14:00 – 19:00 bitartean Bolibarko errepidea ere, kale nagusitik Dorletako bidegurutzerainoko bide zatian hain zuzen, autoen trafikorako itxita egongo da.
- Autobusetan ez da inolako aldaketarik egingo, betiko lekuan eta betiko orduetan hartu ahal izango dira.
- San Juan kalea, Hidalga eta Jose Aranan garajea daukaten erabiltzaileei eskatzen zaie 14:00-19:00 bitartean garajeetatik autorik ez atera eta sartzeko. Larrialdi edo derrigorrezkorik gertatuko balitz, antolatzaileekin hitz egin beharko dute lasterketa arteko tartean maniobra egin ahal izateko.