Ekainaren 10eko giza katean, Eskoriatzaren kilometroa 186.a izango da, Ondategin

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 22a, 16:11
GED Eskoriatzak astelehenean egindako informazio bilera.

Astelehenean, informazio bilera eskaini zuen Eskoriatzako GED plataformak, eta 2018ra begirakoak azaldu zizkien bertaratu zirenei.

Aurreko lau urteetako ekintzen errepasoa egin ostean, 2018ra begira dituzten helburuak adierazi zituzten: erabakitzeko arrazoiak parlamentura eramatea, Herri Ituna gauzatzea, Autogobernu Ponentzian eragiteko nahia, eta Euskal Herriko mobilizazio handiena egitea, besteak beste. Ekintzei dagokienez, bestalde, herri galdeketak egitea, Herri Ituna lantzea –Eskoriatzan ez da landuko–, eta giza katea izan ziren aipatutakoak.

Ekainaren10ean, Ondategira

Giza katea ez denez Debagoienetik pasatuko, Eskoriatzakoak Ondategira joango dira, 186. kilometrora. Kilometro hori jendez osatzeko 500 pertsona beharko dituzte, eta horretarako, hainbat ekintza egingo dira herrian: mahai informatiboak jarri, saretzeko eskaera egin, tutoreak (talde baten ordezkaria) izendatu… Eskoriatzako GED eta talde horren arteko lotura lanak egingo dituzte tutoreek.

Hemen: Giza-katearen ibilbidea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak