Aste honetan irekiko dute bidegorria

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 19a, 10:30

Intxaurtxuetako zubitik Olazarreko tunelera doan bide zatia itxita.

Euriteen ondorioz, hainbat lurjausi izan dira Eskoriatzako bidegorrian, eta azkenengoa izan zenetik, itxita dago bidegorri horren zati bat; Intxaurtxuetako zubitik Olazarreko tunelera doan bide zatia, hain zuzen ere.

Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek adierazi dute hamar eguneko epean irekiko dutela bidegorria, eta horretarako, maldan behera jausi daitekeen lurrak eusteko jarrita dauden hormigoizko blokeak behar bezala ezarriko dira.

Ezponda egonkortzeko lanak

Ezegonkorra den ezponda hori behin betiko egonkortze aldera proiektu bat idatzi du Foru Aldundiak eta 2018an hasiko dituzte lanak.

Guztira 2.262 metro koadroko azalera egonkortuko da, ezponda eusteko horma bat jarriz. Proiektuaren aurrekontua, berriz, 471.825 eurokoa da, eta hiru hilabetetan egingo dituzte lanok. Aurrekontua, Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura departamenduen artean finantzatuko dute.

Apotzaga auzoko lur-jausia

Otsailean, Apotzaga auzoko bidean, beste lur-jausi bat izan zen. Autobide azpitik pasatu eta metro batzuetara, pinudi batetik behera lurra jausi zen, ia errepideraino. Ohartarazpen gisa, seinaleak jarri zituzten bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak