Bilbao Mendi Film Festival-eko azken edizioko film on eta arrakastatsuenak proiektatuko dituzte Eskoriatzan bi egunez.
Mendia, abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz dituzten filmak. Gaur, The Last Honey Hunte, Aurrera, The Frozen Road eta Safety Third filmak ikusi ahal izango dira. Eta eguenean, aldiz, Where the Wild Things Play eta Dirtbag: The Legend of Fred Beckey.