Eskoriatzako udalekuetarako begiraleak behar dira

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 13a, 15:50

2018ko Udaleku irekiak uztailaren 3tik 20ra izango dira Eskoriatzan, eta Txirikila Aisialdi Elkartea begirale bila dabil udalekuetan lan egiteko. Hala, begirale aritzeko interesatuek kurrikuluma eta kurrikulumean jasotzen diren datuak egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte martxoaren 16tik 28ra, Tortolis ludotekan, edo emailez, txirikila@gmail.com helbidean.

Begirale izateko ezinbestekoa izango da euskaraz ondoko jakitea eta 18 urteak beteak izatea eta udalekuetako antolatzaileek deitutako formazio saioetan parte hartzea. Hona hemen kurrilumak baloratzeko puntuazio sistema:

1.-Begirale titulua: 5 puntu
2.- EGA titulua: 1 puntu
3.- Aisialdiarekin zerikusia duten ikastaro bakoitzeko (8 ordukoa): 1 puntu
4.- Magisteritza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia ikasten: 1 puntu
5.- Magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza edo pedagogia ikasita: 3 puntu
6.- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
7.- Lehen Sorospenerako titulua: 2 puntu
8.- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale: 1 puntu
9.- Udaleku itxietan begirale: 1 puntu
10.- Txirikila aisialdi elkartean bolondres: 2 puntu

 

Oharra

Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak