Soloik solo izeneko maketari azken ukituak ematen ari dira. Abestiak grabatuta eta argazkiak aterata dituzte, eta diseinu lanak egin bezain pronto kaleratuko dute maketa. Gari Barandiaran musikari eskoriatzarrak adierazi duenez: "Maketako hainbat kantu joko ditugu, eta baita bertsio batzuk ere: Hertzainak taldearen Prophezia edo Metallicaren Fade to black…".