Emakumeek 'planto!' egingo dute Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 5a, 12:34

Martxoaren 8an, 11:00etan, Fernando Eskoriatza plazan batuko dira emakumeak, Emakumeen Nazioarteko Eguna kontutan hartuta, berdintasunaren aldeko aldarrikapena egiteko. Bertan, musikaz girotuta, globoak puztuko dituzte, eta ostean, kalejiran, Intxaurtxuetako zubiraino jaitsiko dira, han balkoitik begira planto! egiteko.

Eguztenean, aldiz, 18:30ean, plaza apainduko dute, eta eguenera begira, zerbait morea edo larrosa eramateko deia luzatu dute antolatzaileek; baita, bokadilloa ere, emakume guztiek denak batera bazkaltzeko asmoz.

Arratsaldean, beste hainbat ekintza

18:00etan, elkarretaratzea izango da Fernando Eskoriatza plazan, eta ostean, 19:00etan, Frida antzerkia egongo da Zaldibar antzokian. Honekin batera, talogileek antolatuta, kantu poteoa egongo da herriko kaleetan zehar.

Udaleko emakumeek planto

Martxoaren 8an deituta dauden mobilizazioekin bat egitea erabaki dute, aho batez, udaleko emakumeek eta ostegunean, beraz, 11:00etatik 15:00etara bitartean ez dute lanik egingo

Horren ondorioz, udal bulego gehienak, harrera zerbitzua barne, 11:00etatik aurrera itxita egongo dira. Normaltasunez funtzionatuko dute udal liburutegiak eta kiroldegiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak