Sailkapenean postu bat gorago dagoen Trintxerpe gertuago izateko beharrezkoak zituen bi puntuak Eskoriatzak, baina Ander Romeroren mutilek 1-4 galdu zuten Laubururen kontra. Liderrak ez zuen erraztasunik izan –duela bi aste 12 gol egin zizkion Trumoiri– eta Eskoriatzak ondo egin zien aurre. Baina, bederatzi partidu jarraian irabazi dituen taldeak ez zuen barkatu.