Indarrak nahiko pareko izan ziren atsedenaldira artean, nahiz eta markagailuan aurretik tolosarrak joan uneoro. Azken laurdenean, baina, behera egin zuten etxekoek eta 7 eta 0ko partzialarekin, 15 puntu aurretik jarri ziren Takekoak.
Hirukoetan eta jaurtiketa askeetan asmatu ezinik ibili ziren Eskoriatzakoak, eta behin nekearen ondorioak agerian geratu zirenean markagailuari buelta eman ezinik geratu ziren.