Inkernu jendez bete zen Unidad Alavesaren kontzertua entzuteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ots. 17a, 16:33

Unidad Alavesa taldea Inkernun. Argazkia: Imanol Soriano.

Unidad Alavesa Ataungo taldeak disko berria aurkeztu zuen egubakoitzean Inkernun. Bailaratik jende asko joan zen kontzertua ikustera eta bai antolatzaileak eta baita taldekideak ere gustura geratu ziren emanaldiarekin.

Unidad Alavesak izen bera duen diskoa aurkeztu zuen Inkernun. Bederatzi abestiz osatutako lana da, eta folk-rock doinuak dira nagusi. Hau da taldearen lehenengo diskoa.

Disko guztiaren errepasoa

Diskoko abesti guztiak jo zituzten: Jo naute (baina ez naute menperatuko) diskoa zabaltzen duen abestitik hasita. Bukaeran hainbat bertsio ere eskaini zituzten.

Jasan taldea, hurrengoa

Iñaki Kortazar antolatzaileak azaldu du "oso gustura" geratu zirela emanaldiarekin, eta aurrerantzean hilero egingo dituztela kontzertuak. Hurrengo hilean Eskoriatzako Jasan taldea izango da Inkernun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak