Unidad Alavesa taldearen emanaldia gaur, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2018ko otsailaren 16a

Unidad Alavesa izango da otsailaren 16an, egubakoitzean, Inkernu tabernako agertokian. Ataunen sortutako taldearen emanaldia 22:30ean hasiko da, eta country-folk-rockaz gozatu nahi duenak aukera aparta izango du bertan.

Ataunen jaiotako taldearen lehen diskoa da, baina, talde berria izan arren, ibilbide luzeko musikariek osatzen dute Unidad Alavesa taldea. Besteak beste, Benito Lertxundi, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Zopilotes Txirriaus, Bizardunak, Stanislaw taldeetan aritutako eta gaur egun horietako talde batzuetan ari diren musikariak daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak