Gaurkoa ez zen ohiko kontzertua, eta musika bandakoek bazekiten hori. Bada, Aratusteetan murgilduta, mozorro-jantziekin jardun dute. Hainbat pieza eskaini dituzte: Diana, Ballet Parisien, Television Showcase, Chariots of Fire eta Tolosako Inauterietako kantuak, tartean. Beraz, aukeraturiko zenbait piezetan ere izan da Aratusteen arrastorik.