Zapatuan edo domekan jokatzekoa zen partidua, baina Eskoriatzak eskaera egin zien Mondratekoei egubakoitzean jokatzeko, eta horrela Aratusteez disfrutatzeko. Aurkarien erantzuna baiezkoa izan zen, eta, Federazioaren onarpenarekin, gaur jokatuko da.
Porrot gogorretik bueltan
Pasa den astean, Eskoriatzak Batzarreren aurka 8-3 galdu zuen, eta, Iker Molina entrenatzailearen esanetan: "Oso txarto jokatu genuen eta hasieratik menperatu gintuzten. Hala ere, gaurko partidua ezberdina izango delakoan gaude; izan ere, derbi guztietan moduan, oso motibatuta joango gara garaipenaren bila".
Mondrate, garaipen beharrean
Denboraldi honetako laugarren jardunaldian neurtu zituzten indarrak Eskoriatzak eta Mondratek, eta Eskoriatza izan zen garaile (1-2). Hala ere, Mondratek atsedenaldia izan zuen pasa den astean, eta, deskantsatuta joan arren, jokalari asko lesionatuta daude eta bigarren taldeko asko irtengo dira kantxara", adierazi du Josu Uribarrenek, Mondrateko entrenatzaileak.
Emakumezko seniorrak
Derbiaren ostean, 22:15ean, Teep Samaniego taldearen aurka jokatuko dute emakumezkoek, Manuel Muñozen.