Aratusteei hasiera emateko, Urdelardero

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ots. 5a, 12:09

Iaz, Urdelardero egunean, haurrak plazara heltzen.

Aratusteei hasiera emateko ostegun gizen egunean, Urdelardero eguna ospatuko dute Eskoriatzan. Herriko ikastetxeetako haurrak baserritar jantzita irtengo dira kalera eskuan ziria dutela (hor sartuta txorizoa, ogi-zatia, sagarra…) eta kantuan arituko dira etxez-etxe gozokiak eskatzen.

Hala, egunean, balkoietatik gozokiak botatzen dizkiete herritarrek, eta Eskoriatzako Udaletik ohitura mantendu eta indartzeko: "Eskoriatzarrak animatu nahi ditugu umeak kantuan pasatzen direnean leiho edo balkoietatik gozokiak bota ditzaten", adierazi dute.

Egitaraua

10:30 Umeen kalejira.
11:30 Txistorra plazan.
17:00 Kuko, Truko eta Bolenwaider
Sarrerak doan dira eta aldez aurretik kiroldegian jaso daitezke.
18:15 Txokolatea plazan (bakoitzak bere edalontzia eraman dezala)
18:30 Eskoriatzako Euskal dantza taldearen emanaldia
Ostean
 Lantzeko inauteriak dantza

Urdelardero eguneko kantua

Urdelardero
Urdaixa jan da, bazkaixa gero
hor goixen itturri bat
haren gaiñian txoria
ura pil pil etorri
etxekoandre zabala
etxe oneko alaba!!

Aratuste-martitzenean, Kukumarruak

Eskoriatzako pertsonai nagusiak diren kukumarroak jendea zirikatzera eta beldurtzera irtengo dira aratuste-martitzenean, kultura etxetik, 17:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak