Aurtengo kintoak ere (2000 urtean jaiotakoak) herritik zehar ibili dira, eta horiekin bat egin dute Eskoriatzako hainbat lagunek. Dagoeneko zazpi urte bete ditu ekimenak, eta erantzun bikaina eman dute beste behin eskoriatzarrek. Azkenean, urte berean jaiotako eskoriatzarrak batu eta ondo pasatzeko eguna da, eta gaurkoan ere hotzari ederki egin diote aurre.