Areto futboleko Eskoriatzako senior mailako taldean ari den Ane Gai eskoriatzarrak 21 urtez azpiko Euskadiko Selekziorekin jokatuko du. Hain zuzen, Espainiako Txapelketa jokatzera joango da asteburu honetan, Torre Pachecora (Murtzia). Bi partidu izango dituzte: lehenengoa Madrilen aurka jokatuko dute eta bigarrena, berriz, Murtziaren aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.