Harmailak beteta ohorezko gazteekin disfrutatzeko

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urt. 25a, 10:05
Manuel Muñoz kiroldegiko harmailak beteta.

Eskoriatzako areto futboleko ohorezko gazteak denboraldi bikaina egiten ari dira. Hirugarren dira sailkapenean, eta zapatuan bigarren buelta hasiko dute, Lardero taldearen aurka. Partidua 18:30ean izango da, Manuel Muñoz kiroldegian.

Areto futboleko ohorezko gazteen mailan ari den Eskoriatza taldea denboraldi bikaina egiten ari da. Izan ere, hogei puntu lortu ditu lehen itzulian; sei partidu irabazi ditu, bi berdindu eta bi galdu, hain zuzen ere.

Sailkapenean hirugarren postuan dago, eta balorazio positiboa egin du taldeak. Bestalde, azken jardunaldietan, nabarmentzekoa izan da Manuel Muñoz kiroldegian zaleek taldeari ematen dizkioten animoak. "Eskoriatzako areto futboleko talde nagusiak UDAren edo Mondrateren aurka derbia jokatzen duenean baino jende gehiago hurbiltzen ari da Manuel Muñoz kiroldegira azken partiduetan. Izan ere, izugarria izaten ari da zaleen erantzuna, harmailak bete egiten dira, eta hala jarraitu nahi dugu denboraldia bukatu arte", adierazi du Antonio Regañok, Eskoriatza Kirol Elkarteko kideak".

Hurrengoa ere etxean

Aurreko jardunaldian, 2-2 egin zuten Eskoriatzako ohorezko gazteek Lauburu taldearen aurka. "0-2 hasi zen galtzen etxeko taldea, baina partidua berdindu, eta gutxigatik ezin izan zuten garaipena lortu". Aste bukaeran, berriz, etxean jokatuko dute: zapatuan, Lardero taldearen aurka, arratsaldeko sei eta erdietan. Aurkariak sailkapenean bosgarrenak dira, eta Eskoriatzarengandik hiru puntura bakarrik daude.

Lehen taldea, derbiaren zain

Euskal Ligan ari den Eskoriatza areto futbol talde nagusiak atsedena izango du asteburuan. Hurrengo jardunaldia, berriz, etxetik kanpora jokatuko du, Batzarre taldearen aurka, eta horren ostean datorrena Mondrateren aurkako derbia izango da, Eskoriatzan; Aratusteak direla-eta otsailaren 9ra –egubakoitza– aurreratzea erabaki dute bi taldeek.

Senior mailako emakumezkoek, bestalde, etxean jokatuko dute domekan, Anoetaren aurka, 12:00etan. Eta haiek ere Aratusteetako asteburuko partidua otsailaren 9an jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak