Antolakuntza taldeko Garbiñe Uribek hauxe esan du: "Guztira, hamabi pertsonak soilik eman dute izena irteerara joateko, eta bertan behera uztea erabaki dugu. Muga 25 pertsonatan jarri dugu, eta otsailera begira berriz egingo dugu deialdia, ea jende gehiago apuntatzen den". Aurrera begira, informazioa eskuratzeko, Namastera 943 71 43 27 telefonora deitu edo eskoriatzamt@gmail.com helbidera idatzi beharko da.