Haurrentzako astronomia tailerra egin dute Eskoriatzan. Hasteko, Aranzadiko astronomo Virginia Garciak meteoritoen gaineko azalpena eman die, eta mikrometeoritoak zelan sortu eta gurera zelan iristen diren azaldu die. Ondoren, taldetan banatuta zeudela lur lagin bat eman die, eta iman batekin mikrometeoritoak bilatzen ibili dira, eta ondoren, mikroskopioan egin dituzte azterketak.