Kukumix antzerki taldearen Escenícas lana ikusteko aukera izango da domeka honetan, Eskoriatzako Zaldibar antzokian. 19:00etan hasiko da saioa, eta gazteei eta helduei zuzendutako emanaldia izango da.
80ko hamarkadan girotuta, zazpi eszenaz, barrea eragiten duten elkarrizketez eta umore samur eta zentzugabez betetako lana ikusi ahal izango da. Escenícas antzerki obraren izenburuko i hizkiari azentumarka jarri diote, nafarren ikuspuntu berezi horretatik kontatutako dutelako, nafarren azentua azpimarratuz.
Alfredo Sanzol idazle eta zuzendari nafarrak idatzitako lana Iratxe Garcia Urizek zuzenduko du. Oholtzan, berriz, bertaratzen direnei barrea eragiten, aktore hauek izango dira: Inma Montosa, Iñaki Zabala, Montxo Marco, Paco Garcia, Arantza Larumbe, Elena Rodiguez eta Beatriz Ripodas.
Ikusleek irudimena lantzea du helburu obra horrek. Adibidez, umorezko ikuspuntutik kontatuko diren istorioekin, barre-algarak sortu nahi dituzte egileek ikusleengan. Gazteleraz izango da Kukumix taldearen antzerkia eta sarrerak lau eurotan erosi ahal izango dira, aldez aurretik, Manuel Muñoz Escenícas antzerkia. KUKUMIX kiroldegian.