Eguna ospatzeko, danborrada egingo dute, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrek hainbat pieza joko dituzte danborrekin.
Hiru pieza joko dituzte
Haurrek egindako sukaldari txapelak eta trajeak eramango dituzte ekitaldira, eta 15:45ean hasiko dira danbor hotsak entzuten. Urtero lez, aurrez entseatuta dituzten kantu hauek joko dituzte bertan: San Sebastian martxa, Diana eta Iriyarena, eta guraso, aitona-amona eta familiakoek haien ikuskizunaz gozatuko dute.
Ekitaldiari amaiera emateko, berriz, txokolatea hartzeko aukera izango dute eskolako haurrek.