Izena eman nahi duenak aukera du horretarako www.ehmus.eus webgunean, eta bikoteka hogei euro ordaindu beharko dira.
Lehenengo kanporaketa jokatu ostean, otsailaren 24an jokatuko dira herrialdeko kanporaketak eta finala, berriz, Lapurdin izango da, Uztaritzen, martxoaren 10ean.
Final nazionaleko garaileak txapela, trofeoa, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidaia irabaziko ditu. Txapeldunordeak, berriz, 1.500 euro eta Kanariar uharteetara bi lagunentzako bidaia. Horiez gainera, 16. sailkatura are hainbat sari egongo dira.