Ohiko taldea ezin izan zuten osatu etxekoek, errendimenduko kadeteek kanporaketa garrantzitsua dutelako asteburuan, Donostian, eta hori igarri egin zuten. "Defendatzerakoan ondo jardun dugu, baina ez dugu asmatu erasoan" jakinarazi du Joserra Garai entrenatzaileak, eta saskiratze barik ez dago punturik. Nahiz eta aparteko meriturik ez egin, bukaeran alde handiarekin gailendu zen talde errenteriarra.
Juniorrak eta kadeteak igoera bila
Errendimenduko juniorrek eta kadeteek Euskal Ligara igotzeko final-fourra jokatuko dute asteburuan Donostian; juniorrek Aieten eta kadeteek Bidebietan. Bateko zein besteko bi talde onenek finala bihar eguerdian jokatuko dute.