Kiroldegiko lanak
Manuel Muñoz kiroldegiko gimnasioaren azalera bikoizteko eta ixteko lanak azaroan hasi zituzten, eta, asmoa urtea bukatu aurretik amaitzea bazen ere, oraindik obratan dago. Hainbat hobekuntza egin nahi dira obra horiekin; hala, erabiltzaileen eskaerei erantzunez, kirola egiteko leku erosoagoa izan nahi da, besteak beste.
Bi helburu dituzte lanek: beheko solairuko gimnasioa hustu egingo dute, bertan gela huts bat izateko, eta kirol ezberdinak praktikatzeko. Goiko aldean, berriz, harmailen ondoan eliptika eta bizikleta estatiko batzuk jarri ziren bere egunean, eta, gune hori egonkortze aldera, harmailen atzeko zati osoan gimnasioa jarriko dute, eremu guztia hartuta.