Eskoriatzako ekonomia garapeneko batzordeburu Maite Zubiaren esanetan, herriko komertzio guztiek hartu dute parte lehiaketa honetan, "ez zegoen izena eman beharrik, denak sartzen ziren lehiaketan". Herriko elkarte batzuetako ordezkarien eta herritarren iritzia hartu dute kontuan saria emateko. "Zubiateko, Atxorrotxeko eta erretiratuen elkarteetako ordezkariak ibili dira herriko kaleetan gora eta behera erakusleihoak nola dauden apainduta ikusten eta euren iritzia eman dute. Bestetik, herritarrek ere euren botoa eman dute eta iritzi hori ere izan da kontuan. Azkenean, alde biak bat eginda, Zarus goxoki dendak irabazi du. 300 euroko saria eskuratu du. Botoa eman duten herritarren artean 100 euroko saria zozkatu da eta hori Jon Usandizagari tokatu zaio", azaldu du Zubiak.