Eskoriatzatik autobusa antolatu dute egun horretarako, urtero moduan, eta joan nahi duenak Inkernun eman beharko du izena, Bilbora joateko antolatu den autobusean joateko.
Goizez edo arratsaldez
Aurten, bi aukera egongo dira Eskoriatzatik Bilbora joateko: goizetik joan nahi duenak 11:00etan izango du autobusa, erdiko geltokian, eta arratsalderako joan nahi duenak 15:00etan izango du autobusa. Hain zuzen ere, hamar euro ordaindu beharko da, Inkernun.