Euripean, mozorrotutako asko Eskoriatzako hamargarren Silbestradan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urtarrilaren 2a

Abenduaren 31n, X. Silbestradie eta VII. Milia Manuel Muñoz Saria jokatu zen Eskoriatzan. Txanpaina, mozorroak, lasterketa, eta umore ona izan zen nagusi, eta eguaraldiak lagundu ez arren, parte-hartzea handia izan zen.

Eskoriatzako hamargarren Silbestradako azkarrenak, Juan Mari Pozas (4:56:48) eta Nerea Baena (06:25:00) izan ziren. Gizonezkoetan, bigarren postua, Gorka Gonzalezentzat izan zen (5:01:32) eta hirugarrena, Kepa Otxoa izan zen (5:08:12). 

Emakumezkoetan, bigarren sailkatua, Ane Gai (7:03:03) izan zen, eta hirugarren postuan,  Irati Etxeberria eta Goizane Zubizarreta (07:11:16) geratu ziren.

Mozorrotutako asko

Lasterketa ondo pasatzeko helburuaz antolatu zen, eta horregatik, parte-hartzaile asko mozorrotuta agertu ziren. Mozorrorik onenaren saria, Gabonetako zuhaitzak izan zen, eta hirukoteak sari gisa, urdaiazpikoa jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak