Eskoriatzako alkateak sinatutako oharra, osorik:
"Noiz arte?
Gabon gauean goizaldera gertatutakoaren inguruan hausnarketa bat bideratu nahi dut. Noiz arte ordu txikietara arte kalean dabiltzanen artean batzuk nahi duten guztia egin dezakete? Zergatik ondasun publikoa denaren aurka egin behar da? Zer lortu nahi dute? Guztiona dena guztioi dagokigu errespetatzea.
Elkarbizitzaren ezaugarri garrantzitsuena elkarri diogun errespetua da. Errespetua indartuz elkarbizitza indartzen ari gara, baina zoritxarrez gure herrian badira hainbat hori ulertzen ez dutenak.
Denon artean lortu behar dugun helburua da. Publikoki nahikoa da esan behar dugu. Denbora galdu gabe. Guztion artean elkarbizitza nahi ez duten horiek salatu behar ditugu. Sentitu dezatela elkarbizitzatik kanpo dabiltzala. Hausnartu dezatela euren jarreraren ondorioak zeintzuk diren. Guztion lana da.
Eskoriatza, merezi du".