Sos Refugiados en Red sarearentzako janari bilketa antolatu dute, eta, horrekin batera, borroka arteetako eta borroka kiroletako ikastaroa eskainiko zaie bertaratzen direnei. Honela adierazi du Jaione Jauregik, antolatzaileetako batek: "Ez dago izena eman beharrik, eskatzen ditugun elikagaietatik zerbait eramanez ordaintzen da ikastaroa. Hala, herritarrei gonbidapena egin nahi diegu, kausa honetan lagundu eta, bide batez, goiz bikaina pasatzeko borroka arte ezberdinak probatuz".
Elikagai bilketa
Arroza, garbantzuak, babarrun zuriak, azukrea, tomate frijitua, olioa, fruta almibarretan, esne kondentsatua, barazki kontserbak, haurrentzako esnea eta pixoihalak eramateko eskaera egin dute antolatzaileek, horiek direlako gehien behar dituzten produktuak.
Ikastaroan, aukera ezberdinak
Rafa Carriet Karate Atama Eskoriatzako entrenatzaileak gidatuta, eta borroka arte ezberdinetan adituak diren beste hainbat entrenatzaileekin batera, kenkidoa, defentsa pertsonala, judoa, kickboxinga eta kenpoa praktikatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Informazio gehiagorako, 627 44 21 42 telefonora deitu, edo kenpofulldefense@gmail.com helbidera idatz daiteke.