Hamabi punturekin berdinduta, bigarren postutik lidergorako saltoa eskuratu nahi zuten Eskoriatzako neskek, eta partidu gogorraren ostean, lortu dute.
Lehen zatian ondo aritu dira Eskoriatzako neskak, eta hainbat aukeren ostean etorri da lehenengo gola. Aitziber Soriano Txori-k sartu du, saskibaloitik areto futbolera etorri berri den jokalariak. Ondoren, Idiazabalkoek partidua berdintzea lortu dute, eta tentsioa areagotu da. Izan ere, bi taldeek irabazi nahi zuten partidua. Bigarren gola, berriz, Marta Garciak luze bota eta Idiazabalko atezainaren hutsegite bategatik etorri da. Hala, 2-1 amaitu da partidua