Areto futbol jardunaldi teknikoak izan dira Huhezin

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abe. 2a, 11:48

Marc Carmona eta Jesus Candelas areto futbol entrenatzaileak Huhezin izan dira gaur, Eskoriatzako areto futbol taldeei taldeen egituraz, eta metodologiaz hitz egiten. Jardunaldiak hasi aurretik, bi gonbidatuekin batera talde argazkiak ateratzeko ere aprobetxatu dute goiza, Eskoriatza kirol elkartekoek.

Eskoriatza eta Anefs –Nazioarteko areto futbol entrenatzaileen elkartea– kirol ekarteek elkarlanean antolatutako jardunaldian parte hartu duten entrenatzaileak izen handikoak dira: Marc Carmona, FCBarcelona Lassa taldeko entrenatzaile ohia da, eta besteak beste, taldearen egituraz hitz egin du. Talde hasiberri batetik profesional mailara pasatzean egin beharreko lana, jarraitu beharreko pausoak… azaltzen aritu da.

Jesus Candelas, Interviu-Boomerang, Inter Movistar, Caja Segovia… taldeetako entrenatzaile ohia eta gaur egun, Iraneko entrenatzailea denak, bestalde, taldearen metodologiaz hitz egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak