"Antzokia beteta egon da, eta musikariek maila ona erakutsi dute agertoki gainean. Ikusleek ere gozatu egin dutela esan digute, beraz, oso pozik gaude denok" azaldu du Angel Bañares Bandako zuzendariak.
Urteroko tradizioarekin jarraituz, Santa Zezilia Egunean kontzertua egin du Eskoriatzako Musika Bandak. 33 kide igo dira Zaldibar Antzokiko oholtzara, goiko eta beheko harmailak beteta zeudelarik. Abestiak fin-fin jo ostean, Otxeta jatetean egindako afariarekin borobildu dute Santa Zezilia eguna.
"Antzokia beteta egon da, eta musikariek maila ona erakutsi dute agertoki gainean. Ikusleek ere gozatu egin dutela esan digute, beraz, oso pozik gaude denok" azaldu du Angel Bañares Bandako zuzendariak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.