Umeek adi-adi jarraitu dituzte Pirritxen eta Porrotxen kontuak

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 18a, 21:31

Neska-mutikoek harrera ezin beroagoa egin diote Pirritxi, Porrotxi, Marimototsi eta gainerako lagunei. Aurten ere Manuel Muñoz kiroldegia lepo bete da eta Borobilean ikuskizunarekin gozatu dute ume zein heldu.

Marimori, Maribel andereñoa, Jeronimo… eta beste hainbat lagunekin etorri dira pailazo ezagunak. Labetik atera berri da gaur eskaini duten ikuskizuna, eta berezia egin gura izan dute hogeita hamargarren urteurrena beteko dutelako abenduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak