II. Pintxo lehiaketako irabazlea, Toki-Alai taberna izan da

Imanol Beloki Unamuno 2017ko aza. 13a, 10:13

Toki Alai tabernakoak II. Pintxo lehiaketako saria jaso zuten momentuan.

Egubakoitzetik domekara arte bitartean pintxo ezberdinak probatzeko aukera izan da Eskoriatzako pintxo lehiaketan. Bigarren edizio honetan, lau tabernek hartu dute parte, eta irabazlea Toki Alai tabernaren Hego haizea pintxoa izan da.

Altuna harategiko txahal masaila, Karoi baserriko gaztaina eta errege sagarra izan ziren Toki Alai tabernakoek erabili zituzten osagaiak pintxoa osatzeko, eta hala, 300 euroko saria eta Buztinate buztingintza elkarteko kideek egindako garaikurra jaso zuten.

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin antolatutako lehiaketa arrakastatsua izan da, eta irabazleaz gain; Compostela, Mirentxu, eta Urrestilla tabernek egindako lana ere eskertu zuten antolatzaileek.

Eskoriatzako II. Pintxo lehiaketako partaide eta epaimahai kideeak, Udal ordezkariekin talde argazkian:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak