Monkey Men taldea izango da zapatuan Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko aza. 10a, 14:19
Monkey Men taldea.

2004an sortutako taldea da Monkey Men, eta, urteak pasa ahala, taldea indarra hartzen joan da. Musikariak ere aldatzen joan dira, eta 2016an atera zuten lehenengo diskoa, De debut en Kalasmina izenekoa, Iñigo Lopez, Joserra Sanchez eta Alain Rendo taldekideek.

Pop estilotik rocka egitera pasatu den taldea da; power rock moduan izendatzen dute eurek, zuzenekoetan entzulearekin konektatzen eta giro ona transmititzen saiatzen direlako. Hain zuzen ere, zapatuan, gaueko hamaiketan igoko dira Inkernuko oholtzara, eta emanaldi ederraz disfrutatzeko aukera egongo da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak