Vivaldiren bi tronpetako kontzertua, Telemannen Tronpa kontzertua, Marceloren Oboe kontzertua, Pergolesiren flautarena, Haydnen 30. eta 49. Sinfoniak, Elgarren Serenade… halako obra konplexuak eskaini izan dituzte beraien ibilbidean zehar, baina biharko kontzertuan hainbat doinu euskaldun eskainiko dizkiete bertaratzen direnei: Pello Joxepe, Donostiako hiru damatxo, Haurtxo txikia, Akerra ikusi dugu eta Goiko mendian, besteak beste.