Sari potoloenen artean, 500 euroko lehen saria Oñatiko Trainspotening taldeak irabazi zuen eta 250 euroko bigarren saria Honeik Hirurak taldeak.
Esandako moduan, txapon txinatar bat izan zen aukeratutako objektua, lanean derrigorrez agertu beharreko elementua. Beste baldintza bat zen honako sei lokalizazioetatik gutxienez hiru agertu behar zirela: taberna laguntzailea –Benta Motz Berri, Hotela, Urrestilla, Inkernu eta Naira–, unibertsitateko klaustroa, Ganuza jauregia edo eliza ingurua, Herriko Plaza, Zaharren egoitza eta Bidegorria edo Sorautz baserria.