Lehen laurdenera arte nahiko parekatuta joan ziren indarrak (20-22), baina bigarren laurdenetik aurrera donostiarrak nagusitasun osoz gailendu ziren. "Talde beteranoa da, oso fisikoa eta altua. Gu oso gazteak gara eta egubakoitzean ez genituen jokalari alturik. Badakigu halako taldeen aurrean ezer gutxi dugula egiteko, ikasten joatea baino", gaineratu du Rasok.