Emankizun poetikoa, Perurenak harriarekin duen hartu-emana azaltzeko

Miren Arregi Amasorrain 2017ko urr. 20a, 20:43

Eskoriatzako Zaldibar antzokian izan da gaur Iñaki Perurena harri-jasotzailea. Harria, maitasun istorioa emanaldiarekin etorri da gurera. Harriari buruzko bere pentsamendu, gogoeta eta sentimenduak helarazi dizkie bertaratuei. 50 lagunetik gora batu da Zaldibarren, leitzarraren azken proposamena ikusteko.

Harriak zer eman dion, zein harreman sortu duen harekin... Poesiatik asko izan du gaur Eskoriatzan egin duen emanaldiak. Perurenak azaldu du, bizitzako beste etapa baten dagoela, baina harriak jarraitzen duela erdigunea izaten.

Harri desberdin mordoxka ekarri ditu Eskoriatzara, eta harri horiekin, hausnarketak, burutazioak eta azalpenak eman ditu. Ordu beteko saioan, harriak jaso ere egin ditu eta oraindik ere, sasoi ona izaten jarraitzen duela erakutsi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak