Herritarren artean bizikidetza hobetu nahi duen egitasmoa da Zurrumurrurik ez!. Eskoriatzara kanpotik bizitzera etorri diren herrikide berrien inguruan zurrumurru asko zabaldu dira urte hauetan. Zurrumurru horiek ezagutu, errealitatearekin alderatu eta geure ondorio propioak atera nahi ditugu. Ondorio horietan oinarrituta, manifestu bateratu bat egin nahi dugu, gainontzeko eskoriatzarrekin partekatzeko.
Hiru taldetan lan egingo dugu: generoa, gazteak eta guraso/hezkuntza taldeetan hain zuzen ere. Bakoitzak aukeratuko du zein taldetan parte-hartu ikasteko, ekarpenak egiteko, jakinmina asetzeko, zalantzak eta kezkak azaleratzeko edota entzuteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.