Sanmigeldarrek urteroko bertso-afaria egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urriaren 3a

Pasa den egubakoitzean, urteroko bertso-afaria egin zuten Sanmigeldarrek Apotzagako merenderoan. Familiakoak, lagunak eta Hankamotx bertso eskolako kideak batu ziren bertan, eta Xabi Igoa eta Jokin Uranga bertsolarien bertsoekin gozatzeko aukera izan zen. Gainera, Eneko Arbeok eta Lur Gurrutxagak soinu doinuak jarri zituzten, eta kantuan ere aritu ziren, giro ederrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak