Jubilatuei omenaldia, bikain

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 25a, 15:04
Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkatea, lore sorta ematen Elena San Vicenteri.

Eskoriatzako Udalak antolatuta, 65 urtetik gorako jubilatuei omenaldia egin zieten domekan. Joseba Iñurrategi pilotalekuan, 190 pertsona inguru batu ziren bazkaltzeko, eta ondoren, nagusienak omendu zituzten, Elena San Vicente, 94 urteko emakumea, eta Pablo Gamboa, 99 urteko gizonezkoa.

San Vicentek lore sorta, eta Gamboak txapela jaso zuten Udal ordezkarien partetik, eta merkatariek emandako opariak ere banatu zituzten Olazar erretiratuen elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak