Atzo, 17:00ak aldera, urteroko bueltatxoa eman zuten Jose Arana zaharren egoitzako egoiliarrek garagardo azokatik. Eta, bertan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak entzuteko aukera izan zuten. Gauean aldiz, Unai eta Imanolek dantzaldia eskaini zuten, karpa, trikiti doinuekin betez.
Gaur, hiru kontzertu izango dira; Blue Mood, Jasan eta Txerrikumeak taldeenak, hain zuzen ere. Domekan, ez da egongo musika emanaldirik, hala ere zabalik egongo da Garagardo Azoka solidarioa.
Elkarte ezberdinetako kide eta norbanakoak ari dira lanean egunotan, barran zerbitzatzen edo afariak prestatzen. Hala, jende dezente ari bada ere, herritarrei gerturatzeko deia egiten die antolatzaileek.