Eskoriatza, infernu handian

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 22a, 10:33

'Herri txiki, infernu handi' programa grabatzen Eskoriatzan.

ETB1eko Herri txiki, infernu handi programak denboraldi berria hasiko du, eta bigarren saioa Eskoriatzari eskainia izango da: urriaren 15ean, hain zuzen. Egunotan herriko hainbat elkarrizketatu dituzte: Karmen Pagaldai, Lander Villar, Mari Karmen Eraña, Angel San Miguel, Patas, Txapel… eta atzo grabatu zuten aretoko saioa kiroldegian.

Herritar asko batu zen Manuel Muñoz kiroldegian, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik aurkezten duten programaren grabazioa ikusteko. Hala, programa umoretsuarekin, barre egiteko hainbat momentu izan zituzten bertaratutakoek.

Gorka Urrutiaren goitibeheran heltzen dira Apotzagatik behera Gurrutxaga eta Pagadi aurkezleak Eskoriatzara; azken horrek, eskoriatzar peto-petoa izateko ahaleginak egingo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak