Eskoriatzarrek bat egin dute Kataluniarekin

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 21a, 10:24

Kataluniaren alde, Eskoriatzan egindako elkarretaratzea.

EH Bilduk deitutako elkarretaratzean herritar asko batu zen Fernando Eskoriatza plazan, Kataluniari babesa adierazteko. EAJko eta Irabaziko hainbat Udal ordezkari ere batu ziren, eta baita Gure Esku Dago egitasmoko ordezkariak ere. Demokrazia Bozkatu Erabakitzeko edo Votem per ser lliures bezalako mezuekin eta krabelinekin egin zuten agerraldia.

Eskoriatzako Udaleko bozeramaileen juntak, irailaren 20an egindako bilkuran, aho batez onartu zuen Adierazpen instituzionala, Kataluniako egoerari buruzkoa. Adierazpena Eusko Abertzaleak (EAJ), EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean adostutako berbera da, eta honela dio:

Eskoriatzako Udal ordezkarien Adierazpen Instituzionala

Eskoriatzako bozeramailearen mahaiak bat egiten du Eusko Abertzaleak (EAJ), EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean adostutako ADIERAZPEN INSTITUZIONALAZ.

1.- Eskoriatzako udalak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.

2.- Eskoriatza udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.

3.- Eskoriatzako udalak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa - Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.

4.-Eskoriatzako udalak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak