Pasa den eguenean, Iker Zugastik eman zion hasiera Ostegun bidaiariak egitasmoko lehenengo kontakizunari. Txilen lau urtez bizi izan da, eta bertan egindako bidaia guztien erretratua eskaini zien bertaratu zirenei. 70 lagun joan ziren kontakizuna entzutera, eta argazkiak erabiliz, Txilen bizi izan zituenak kontatu zituen jendaurrean.
Lehenengo bidaiaren kontakizunak izandako arrakastaren ostean, bigarren kontakizunera hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek. Hala, batetik, hurrengo bidaia prestatu nahi duenak ideia bat izan dezan, eta furgonetan egindako bidaia baten esperientzia ezagutzeko aukera izango delako, besteak beste.