Buztingintza ikastaroa hastear, tailer irekia herritarrentzat

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 14a, 10:00
Buztinaten egindako lan bat.

Herritar talde batek iaz sortu zuen Buztinate elkartea, buztingintza eta zeramika ikastaroetan ikusitako beharretatik abiatuta, herritarrak asetzeko asmoz. Hala, ikastaroek izandako arrakastaren ostean, aurten ere, haurrentzako eta helduentzako ikastaroak antolatuko dituzte.

Ikasleei buztingintzara gerturatzeko asmoz, irailaren 21ean, ate irekiak egingo dituzte Fernando Eskoriatza plazan. Hala, 18:00etan, iaz, ikastaroan izan ziren ikasleek beraien lanak eramango dituzte, herritarrek buztingintza ikastaroan zer egiten den ikusteko. Bestalde, ikastaroko Alvaro Garcia irakasleak tornua eramango du gerturatzen diren herritarrei ezagutza batzuk emateko, eta zalantzak dituztenei argibideak emateko. Gainera, gaztetxoenendako buztingintza tailerra ere egongo da.

Bazkide egiteko aukera

Tailerraz gain, Buztinate elkarteko bazkidetza egiteko aukera ere izango da, eta, horretarako, elkarteko hainbat kide izango dira bertan, nahi duenari edozein informazio edo zalantza eskaintzeko asmoz.
Buztinateko bazkide izateko, urtean hamabi euro ordaindu beharko dira, eta horretarako azken eguna irailaren 29a izango da.

Ikasturte berria, urrian

Iaz bezala, buztingintza tailerra haur eta helduentzat egongo da. Hala, ikastaroak eguaztenetan izango dira, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak, berriz, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroan izena eman nahi duenak 626 25 38 77 telefonora deituta edo eskoriatzabuztina@gmail.com helbidera idatzita egin dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak